XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalak eta Ingurugiro Zuzendaritzak erdibana ordaindu egingo dabe Gaztelugatxeko San Juanerako bidearen konponketa barria

San Juaneko bidea barrizten

Konpondu gura den bidea Bakiorako bide generaletik beheraino doazen kilometro t'erdiak dira.

Orain gitxira arte hiru-lau bider konpondu izan da errepide hau; baina Hirigintza Saileko txostenak adierazten dauenez 1.500 metro horietarik lautik hiru zati obretako hondakinez osotuta egon da.

Hau da, zonalde horretan lur arinak eta euskarririk bakoak dagozenez lehengo bidea eta kaja (azpian ipintzen den euskarria) lekuz kanpora joan izan dira eta apurtu.

Malda labankorra

Matxitxako inguruko kostaldeko lurrek arazo handia sortzen dabe euren gainean ezer eraiki gura denean.

Izatez, maldetan harri solteak eta lur arina batzen dira; arazo oso latza sortzen dabelarik: euriaren uraz errez jausten dira lurrak eta bideak beherantz joan, euskarririk ez daukatelako edota goitik behera datorren lurraren presioz.

Partxeoak

Bidearen egoera txarra ikusirik, San Juaneko hainbat eleizkoi edo debotok obretako hondakinez betezen joan izan dira uneotan ermitarako bidea erabilgarri egon dagien, eta, badaezpada, bidertzean obretako hondakinak pilatzen, behar denerako.

Orain kendu egingo direnak bide barria egiteko eta inguruak jagokon itxura euki dagien.

Obra-deskribapena

Ordenean adierazita, egingo diron obrak ondoren azaltzen direnak dira: Lehengo todo-uno kaja egingo da bidea apurtuta dagoen leku guztietan.

Ondo zapalduta eta bidearen lerroan ondo ipinita.

Ondoren gainaldea ipiniko jako; hau da, 6'5 zentrimetro baino lodiera gehiagodun aglomeratu asfaltiko beroa.

Gainera kunetetako ia 200 metro apurtuta dagoenez, ormigoiz egitea pentsatu da.

Diru-kopurua

Orain urte beteko proiektuan azaltzen denez, obra osoaren balioa 10'1 milioi pezetatakoa da, bizitzaren igoerak zerozer gehiago izatea derrigortzen badau gaurregun.

Lanak Udalaren ardurapean doazenez berau egingo da ordainketaren kargu, Eusko Jaurlaritzak horrexetarako bost bat milioiko dirulaguntza ziurtatu dauelarik.

Obrak hile biko epean egitekoak dira; baina gauregun MOPT lanak Gaztelugatxeko istmoan egiten dabilenez, lanok amaitzean hasiko da Udala bidea konpontzen.